XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Madrileko Paiasoa
Haietarik
bat
hil zen
eta gero
beste batzu.

Hala ere
Madrileko
Paiasoaren
heriotzaren
berriaren
entzutea
uste izan dudala
oroit naiz.

Bidaiaz
joana zela
erraten
zuten.

Haietarik
biga
galdu ziren
eta Zazpi
Desterrura
norapeit
bortxaz
joan
ziren.

Gerlaren
ots
saminak
eta bolbora
ustelaren
usainak
bere hatzetan
oraino
Madrileko
Paiaso
zaharrak
uzten
ditu.

Eta
odolaren
usaina
eta
burdinez
loturikakoen
karraziak
bistan da
izaten direla.

Zer da beraz
eta
zertarako.

Galitziako
gizon baten
ondorioa
gauza guti
dela
egia da
eta gizon
zintzo
leial
eta zuzen batzu
ez dira
inolaz
holako batekin
asetzen ahal.